2009/11/11

ASSABUNTU b03 eusk

Sw askeari ongietorria egiteko dvd bat prestatu dugu sw bilduma majo batekin, blog honetan berari buruzko arazo edo esperientziak elkarbanatzeko lekua dugu.
Besteen artean hauek topatuko dituzu (oinarria ubuntulifetik hartua):

  • eeebunturen azkenaurreko bertsioa (9.04) eta eeebuntu banaketa, nahi dugun hizkuntzan instalatzeko.
  • OpenOffice 3.1 ofimatikarako Xuxen zuzentzailearekin, Mozilla Firefox 3.0 Euskalbar hedapenarekin, Java, wine eta windowseko hainbat liburutegi.
  • Audio ediziorako AUDACITY programa euskaratuta.
  • Audio erreprodukzioa Banshee igelera bertsioa
  • Marrazketa teknikoa (CAD) QCAD euskarazko 1.5 bertsioarekin
  • Marrazketa editorea GIMP, 2.6 bertsioa euskaraz.
  • Bideo edizioa Kdenlive, igelera bertsioa.
  • Zure pantailatik bideoa grabatzeko aplikazioa, RECORD MY DESKTOP
  • Bideo erreprodukzioa VLC igelera bertsioa.
  • CD / DVD grabadorea K3B.
  • Formatu aldaketa anitzak egiteko FORMAT FAKTORY euskaratuta.
  • Planetak ikusteko planetariuma, STELLARIUM
  • Lurra ikusteko GoogleEarth
  • VOZ/IP bidezko komunikazioa euskaraz SKYPE (bideokonferentzia, deia...)
  • Txatetzeko eta hitz-egiteko euskaraz PIDGIN eta AMSN.
  • Hezkuntzarako aplikazioak:





    • Gcompris, hezkuntzarako jolas bilduma, euskaratua: zientzia, geografia, ordenagailua ezagutzeko programak... oso interesgarria 2 – 10 urte bitartekoentzat, euskaratua..
    • JCLIC, internetetik unitate didaktikoak eta jolasak jaitsi eta erabiltzeko aplikazioa. Euskaraz
    • Mathtype, matematikako buruko eragiketak azkartasunez egiteko jolasa, euskaraz.
    • TuxType, mekanografia ikasteko euskarazko aplikazioa.







Hauetaz gain, sistema eragile arrunt batean topatu ditzakegun aplikazio eta jolas guztiak aurkituko ditugu: Bitorrent, ftp, posta bezeroa... etb. luze bat.
On egin dagizuela.


 

1 comentario:

Zure mezua: