2010/02/10

Maxima matematikako editorea linuxen

Maxima matematikako editorea linuxen instalatzeko pausuak:

  • Desinstalatu aurreko bertsioak maxima eta ingurune grafikoa wxmaxima
  • Ziurtatu hurrengoak instalatu dituzula: lisp (or sbcl), gnuplot and tk8.5 installed

  • http://zeus.nyf.hu/~blahota/maxima/jaunty/  webetik beharreko




    Maxima 5.18.1 eta wxMaxima 0.8.2 deb paketeak deskargatu zure lisp sistemarako
    eta instalatu.
     
    Laguntzareko web orria: http://maxima.sourceforge.net/es/
    Eskuliburuak:  http://maxima.sourceforge.net/docs/manual/es/maxima.html, edo deskargatu hemen
     

2010/01/20

HURRUNEKO KUDEAKETA UBUNTUN

Hurruneko kudeaketa mahaigaineko ikuskatzailearekin egiteko

sudo apt-get install vncviewer

eta Sistema / Hobespenak / Hurruneko Mahaigaina konfiguratuz pasahitza bai, ez...


eta honekin hurruneko laguntza eta konponketak egin ahal izango ditugu.

Izan ongi

OPEN OFFICE EUSKERAZ UBUNTUN

Bertsio berrira eguneratzeko ondorengo urratsak jarrai ditzakezu:
  1. Instalazioarekin hasi baino lehen aurreko bertsioa desinstalatu. Horrela egin ezean arazoekin topa zaitezke mahaigaineko integrazioa burutzerakoan.sudo apt-get remove openoffice*.*
  2. Jarraian, jaitsitako paketea deskonprimitu beharko duzu, bere gainean eskuineko botoiarekin klik eginez eta "Erauzi hemen" hautatuz edota terminalean ondorengo komendoa idatziz:tar -zxvf OOo_3.0.0_LinuxX86_install_eu_deb.tar.gz
  3. Terminala erabiliz DEBS izeneko karpetara joango gara eta bertan deb paketeen instalazioari hasiera emango diogu:cd _DEBS karpetaren helbidea_
    sudo dpkg -i *.deb
  4. Instalazioarekin amaitzerakoan, menuak instalatzea besterik ez zaigu geratuko:cd desktop-integration
    sudo dpkg -i openoffice.org3.0-debian-menus_3.0-9358_all.deb


    zirikteroetatik hartua

2010/01/11

MENUETAN MODIFIKAZIOAK EKIDITEKO MODUA - MENUA BLOKEATU

Kaixo danoi,
 ikastolako hainbat ordenagailuetan Aplikazio eta Sistemako menua desagertu direnez, oraingo honetan hoiek blokeatzeko moduaz jardungo naiz:

1-. Menurik gabe, klikatu Alt+F2 eta idatzi: gnome-terminal gure terminala abiatzeko, bertan idatzi nautilus gure fitxategi arakatzailea irekitzeko eta iztukuko fitxategiak erakusteko esango diogu (Ktrl+ H).
2-. Ezabatu  .gnome, .gnome2, eta .gconf.
3-. Akabatu Xorg prozesua eta berrabiaraztean hortxe izango dituzu.
4-. Honetaz gain babestu nahi badugu, blokeatuko dugu editatzeko aukera hurrengo pausuak jarraituz:
  - Hobespenak / Menu-Nagusian zaudela, sistemaren tresnetan jarri eta konfigurazio editorea aukeratu gure menuan ateratzeko. Atera, menu nagusira joan eta sistemaren tresnetan sartuta: Apps--> Panel--> Global eta locked down aktibatu.
Ondoren menuko aukera hau berriz kendu eta listo kalisto!!!!

2009/11/13

INPRESORA BERRIAK INSTALATZEKO LAGUNTZA / AYUDA INSTALACIÓN IMPRESORAS

Gure Assabuntu banaketan errore txiki bat dago inpresorak instalatzerako orduan, ez baitu uzten, zorionez segituan konponduko dugu hurrengo pausuak jarraituz:
1-. Ireki Aplikazioak/Gehigarriak/Terminala
2-. Idatzi: "sudo apt-get install --reinstall ssl-cert cups" eta pasahitza eskatzenrakoan "ikasle" idatzi eta listo, gure inpresora berria instalatu dezakegu.
---------------------------------------------------
En nuestra colección de sw, una vez instalado el sistema operativo puede que tengamos algún problema, pues la pestaña para añadir inpresoras está desactivada (en gris), afortunadamente tiene facil solución:
1-. Abrir Aplicaciones/Accesorios/Terminal
2-. Escribir "sudo apt-get install --reinstall ssl-cert cups" y cuando nos pida la contraseña escribimos "ikasle" y listo, ya podemos instalar nuestra impresora.

2009/11/12

IKASTOLAKO JCLIC APLIKAZIOAK INSTALATZEKO LAGUNTZA / Ayuda para instalar las aplicaciones de JCLIC que se usan en la ikastola

Ayuda para instalar las aplicaciones de JCLIC que se usan en la ikastola:

1-. Jaitsi hurrengo fitxategiak / Descargar los paquetes deseados:
  •     Lehen Hezkuntza / Primaria general (en breve)

2-. Descomprimir y mover las carpetas a /home/ikasle/JCLIC/Projects-ra erauzi fitxategiak.

3-. JCLIC barruan liburutegiak menura gehitu / Añadir las librerías al menu de inicio.

2009/11/11

ASSABUNTU b03 eusk

Sw askeari ongietorria egiteko dvd bat prestatu dugu sw bilduma majo batekin, blog honetan berari buruzko arazo edo esperientziak elkarbanatzeko lekua dugu.
Besteen artean hauek topatuko dituzu (oinarria ubuntulifetik hartua):

  • eeebunturen azkenaurreko bertsioa (9.04) eta eeebuntu banaketa, nahi dugun hizkuntzan instalatzeko.
  • OpenOffice 3.1 ofimatikarako Xuxen zuzentzailearekin, Mozilla Firefox 3.0 Euskalbar hedapenarekin, Java, wine eta windowseko hainbat liburutegi.
  • Audio ediziorako AUDACITY programa euskaratuta.
  • Audio erreprodukzioa Banshee igelera bertsioa
  • Marrazketa teknikoa (CAD) QCAD euskarazko 1.5 bertsioarekin
  • Marrazketa editorea GIMP, 2.6 bertsioa euskaraz.
  • Bideo edizioa Kdenlive, igelera bertsioa.
  • Zure pantailatik bideoa grabatzeko aplikazioa, RECORD MY DESKTOP
  • Bideo erreprodukzioa VLC igelera bertsioa.
  • CD / DVD grabadorea K3B.
  • Formatu aldaketa anitzak egiteko FORMAT FAKTORY euskaratuta.
  • Planetak ikusteko planetariuma, STELLARIUM
  • Lurra ikusteko GoogleEarth
  • VOZ/IP bidezko komunikazioa euskaraz SKYPE (bideokonferentzia, deia...)
  • Txatetzeko eta hitz-egiteko euskaraz PIDGIN eta AMSN.
  • Hezkuntzarako aplikazioak:





    • Gcompris, hezkuntzarako jolas bilduma, euskaratua: zientzia, geografia, ordenagailua ezagutzeko programak... oso interesgarria 2 – 10 urte bitartekoentzat, euskaratua..
    • JCLIC, internetetik unitate didaktikoak eta jolasak jaitsi eta erabiltzeko aplikazioa. Euskaraz
    • Mathtype, matematikako buruko eragiketak azkartasunez egiteko jolasa, euskaraz.
    • TuxType, mekanografia ikasteko euskarazko aplikazioa.







Hauetaz gain, sistema eragile arrunt batean topatu ditzakegun aplikazio eta jolas guztiak aurkituko ditugu: Bitorrent, ftp, posta bezeroa... etb. luze bat.
On egin dagizuela.