2010/01/20

HURRUNEKO KUDEAKETA UBUNTUN

Zure ordenagailua urrunetik ikustea nahi baduzu vino izeneko paketea daukagu biltegietan instalatzeko (eeebuntun ez dator instalatua).

Urruneko kudeaketa mahaigaineko ikuskatzailearekin egiteko

sudo apt-get install vncviewer

eta Sistema / Hobespenak / Urruneko Mahaigaina konfiguratuz pasahitza bai, ez...


eta honekin urruneko laguntza eta konponketak egin ahal izango ditugu.


Izan ongi

OPEN OFFICE EUSKERAZ UBUNTUN

Bertsio berrira eguneratzeko ondorengo urratsak jarrai ditzakezu:
  1. Instalazioarekin hasi baino lehen aurreko bertsioa desinstalatu. Horrela egin ezean arazoekin topa zaitezke mahaigaineko integrazioa burutzerakoan.sudo apt-get remove openoffice*.*
  2. Jarraian, jaitsitako paketea deskonprimitu beharko duzu, bere gainean eskuineko botoiarekin klik eginez eta "Erauzi hemen" hautatuz edota terminalean ondorengo komendoa idatziz:tar -zxvf OOo_3.0.0_LinuxX86_install_eu_deb.tar.gz
  3. Terminala erabiliz DEBS izeneko karpetara joango gara eta bertan deb paketeen instalazioari hasiera emango diogu:cd _DEBS karpetaren helbidea_
    sudo dpkg -i *.deb
  4. Instalazioarekin amaitzerakoan, menuak instalatzea besterik ez zaigu geratuko:cd desktop-integration
    sudo dpkg -i openoffice.org3.0-debian-menus_3.0-9358_all.deb


    zirikteroetatik hartua

2010/01/11

MENUETAN MODIFIKAZIOAK EKIDITEKO MODUA - MENUA BLOKEATU

Kaixo danoi,
 ikastolako hainbat ordenagailuetan Aplikazio eta Sistemako menua desagertu direnez, oraingo honetan hoiek blokeatzeko moduaz jardungo naiz:

1-. Menurik gabe, klikatu Alt+F2 eta idatzi: gnome-terminal gure terminala abiatzeko, bertan idatzi nautilus gure fitxategi arakatzailea irekitzeko eta iztukuko fitxategiak erakusteko esango diogu (Ktrl+ H).
2-. Ezabatu  .gnome, .gnome2, eta .gconf.
3-. Akabatu Xorg prozesua eta berrabiaraztean hortxe izango dituzu.
4-. Honetaz gain babestu nahi badugu, blokeatuko dugu editatzeko aukera hurrengo pausuak jarraituz:
  - Hobespenak / Menu-Nagusian zaudela, Aplikazioak / sistemaren tresnetan sartu eta konfigurazio editorea aukeratu gure menuan ateratzeko. Atera, Aplikazioak/sistemaren tresnak/konfigurazio editorean sartuta: Apps--> Panel--> Global eta locked down aktibatu.
Panela terminaletik berreskuratzeko :
gconftool-2 --shutdown
rm -rf ~/.gconf/apps/panel
pkill gnome-panel

Ondoren menuko aukera hau berriz kendu eta listo kalisto!!!!